Vita Andersen

Vita Andersen
Bizitza
JaiotzaKopenhage1942ko urriaren 29a
Herrialdea Danimarka
Heriotza2021eko uztailaren 20a (78 urte)
Familia
AitaAage Neutzsky-Wulff
Ezkontidea(k)Mogens Camre (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak

IMDB: nm1201410 Discogs: 5269874 Edit the value on Wikidata

Vita Andersen (Kopenhage, Danimarka, 1944ko urriaren 29a - 2021eko uztailaren 20a) daniar idazlea izan zen.

Europako iparraldeko egungo emakume idazleen ordezkari berezia da. Haurtzaroan askotan sartu zuten gizarte arazoak dituzten haurrentzako babes-etxeetan, eta haren idazlanetan islatzen zen horren eragina. 1970eko hamarkadan hasi zen bere idatziak argitaratzen eta ia berehala erakarri zuen irakurlegoa, oso era xumean deskribatzen baitzituen barne-barneko esparruak eta gizonaren eta emakumearen arteko gatazka.

Bere emakumezko ikuspegian, haurtzaroko, familiako eta beste zenbait barne arazo, egoera politiko eta sozialarekin loturik daudela salatzen zuen Andersenek; arazoak konpondu nahi badira, beraz, aitortu eta onartu egin behar dira, eta horretarako behar-beharrezkoa da argitara ematea. Ikuspuntu hauek guztiak, bere lanik onenetakotzat jotzen den Eduki mokoa itxita eta izan emakume ederra (1978) obran agertzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search